XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ene anaietatik nagusiena aspaldin ezkonduta dago.

Iru poxpolin txiki ditu.

Aingerutxoak, noski, on eta goxoak.

Baiña aurtxo oien ama... Etsai zakarrenak ere eztu orlako biotz itsusirik.

Begi aurrean baldiñ ba nauka, sua dariote aren begi biak, itz zikiña aren mingaiñak: gorputzak, arpegiak, ezurrak ixeka ta burla neretzako.

Anaia, egiaz, eztut ain biotz zeken.

Ene amaren semeak biotz goxoak izan bear, bera biotz samurra baitzan. Baiñon ezin...

Ez! Neretzat ezta tokirik kabian.

Kabitik bota egiten naute.

Ez, alegia, anaiak.

Koñatak ere ez... itzez beintzat.

Baiñon, bere begietako suak, bere arpegiko beltzak, ez ote dira aski, indarrez, ni bordatik atarira, kanpora, beste mundura ateratzeko?.

Betosko illunaren sista biurria!.

Gau nahasia zan.

Laiñoak azkar zebiltzan, ipar-aizeak zirikatuta.

Trumoiak gogorki jotzen zuan, luze...

Tximistak, lendabizi zeruak eta lurrak ebakiz, gero illunpeko beltzean arbolak pintatzen zituzten sorgiñak izango balira.